
Bizidunek elikatzeko duten moduaren arabera, hainbat mailatan sailkatzen dira: maila trofikoetan. Maila horiek kate baten antzera lotuta daude, hau da, maila bateko bizidunek beste maila bateko bizidunak jaten dituzte elikatzeko. Bizidunen arteko elikadura-harremanari elika-kate deritzo. Kate honetan krokodiloak haragijaleak dira eta deskonposatzean landareak hartzen dituzte.
Krokodilo txikiak, intsektuz, krustazeoz, moluskuz, anfibioz eta arrain txikiz elikatzen dira. Ia helduak direnak, arrainez, sugeez, hegaztiz, basiliskoz, igelez eta ugaztun txikiz elikatzen dira. Helduak, denetarik jaten dute eta ez zaie tamaina inporta.