viernes, 17 de junio de 2011

Krokodilo moten argazkiak

Hemen dauzkazue krokodilo espezie guztien argazkiak:
Gavial krokodiloa
Siames krokodiloa
Krokodilo afrikarra
Krokodilo amerikarra
Australiako krokodiloa
Cubako krokodiloa
Orinocoko krokodiloa
Krokodilo ñañoa
Niloko krokodiloa

miércoles, 15 de junio de 2011

Krokodiloaren bertsoa

Hemen daukazue krokodiloei buruzko bertso bat:

KOKOLO ETA TXOKOLO
TXOKOLATE FABRIKA BATEKO
LANGILEAK DIRA.
TXOKOLATEZKO KOKODRILOAK,
TXOKOLATEZKO KROKETAK,
TXOKOLATEZKO PIKUAK…
EGITEN DITUZTE HAN.
ETA ESATEN DUTE
TXOKOLATEZKO KROKODILOEN ISATSAK
KIRRISKI- KARRASKA
BERAIEK JATEN DITUZTELA.

Ume batek hiru musker hil ditu eta krokodilo bati jateko eman dizkio


Zazpi urteko haur batek Australiako zoo bateko segurtasun hesia gainditu zuen, hiru musker harri batekin jota hil zituen eta krokodilo handi bati eman zizkion jateko.
Neindorfek azaldu du ordubetean haurrak hiru musker hil zituela eta gorpuak Terryren kaiolara bota zituela. Terry ur gaziko krokodilo bat da eta hiru metroko luzaera dauka.
Horren ostean, bizirik zeuden beste hamar bat animalia hartu eta hauek ere Terryri jaurti zizkion.
 "Zorte handia izan duela uste dut Terryk ez baitzion erasorik egin" esan zuen arduradunak.

martes, 14 de junio de 2011

Krokodilo baten erasotik ozta-ozta atera da bizirik

Koska egin zion krokodiloa
Australiako zoo batean 36 urte dituen gizon bat bizirik atera zen krokodilo baten erasotik. Mozkor zegoelako taberna batetik bota eta gero, ipar-mendebaldean dagoen Broome Crocodile Park-era joatea erabaki zuen.


Heldu eta gero, alkoholaren efektuen eraginpean bost metroko narrastiaren kaiolan sartzea erabaki zuen haren gainean esertzeko, laztandu nahi zuelako. Narrastiak gizonaren hankan koska egiten erantzun zuen. Gero askatu eta gizonak kaiolatik ateratzeko aukera izan zuen.


Roger Haynes sarjentuaren esanetan, "krokodilo hauek behin koska egin ondoren inor ez askatzeagatik dira ezagunak eta zorte handia izan du bizirik ateratzen". Erasoaren ostean, gizona ospitalera eraman zuten eta ebakuntza egin zioten.

lunes, 13 de junio de 2011

KROKODILO BATEK BESOA ERAUZI DIO TAIWANEKO ZOOAN SENDATZERA ZIHOAN ALBAITARI BATI

Albaitaria lasaigarri bat jartzera joan zen, baina, animalia lasaituta zegola uste zuenean, narrastiak bat-batean burua gizonarengana biratu eta bere aho handiarekin besoa erauzi zion. Dardoen bidez poliziek berehala lasaitu zuten piztia  eta besoa hartuta ospitalera joan ziren. Medikuek besoa lehen bezala jartzea  oso zaila dela esaten dute  muskuluak  josi behar direlako eta oso kaltetuta dagoelako.  Hile berean gorila batek 4 urteko ume bati atzamarra erauzi dio.                                         
Azkenean animalia hil dute

Krokodiloren ipuin bat

40 MILOI URTEKO KROKODRILO ESPEZIE BERRI BAT AURKITU DUTE

Ur gaziko krokodiloa
Lukas Buchana Australiako ikertzaileak krokodrilo espezie berri bat aurkitu du. Bi fosilen burezurrak eta buruko aurrealdearen hezurrak aurkitu dituzte. Zientzialari horien ustez, antzinako krokodilo horrek neurri ertaina izango zuen, ur gaziko eta gezako krokodiloen artekoa. Gaur egun ezagutzen dugun krokodiloa baino hortz zorrotzagoak eta estuagoak zituen baina barailako muskuluak askoz indartsuagoak ziren, bere hozkada  gaur egunekoena baino askoz ere gogorragoa zelarik.

jueves, 9 de junio de 2011

Krokodiloa izatera jolasten zuen dinosaurioa

Baryonyx walkeri izeneko dinosaurioa kretzeo goiztiarrekoa zen baina krokodilo baten portaera zeukan. Bere espeziea lurrean bizi eta elikatzen zen baina honek arrainak jaten zituen eta horretarako uran sartu behar zen. Arrainak harrapatzeko bi atzapar zituen eta horrela errezago egiten zitzaion  
Hau bere burua da

martes, 7 de junio de 2011

280 krokodilo eskapatu dira

Eskapatu diren krokodiloetariko bat
Mexikoko granja batetik 280 krokodilo eskapatu ziren, uholde batzuen erruz. Mexikoko ministroa krokodiloak ez direla eskapatu esten du baina lurralde horrteko jendeak baietz esaten du. Nork esaten du egia eta nork gezurra?

lunes, 6 de junio de 2011

Plubial egipzioa

Bazenekiten, plubial izeneko txoriek krokodiloei ahoa garbitzen dietela? Hau egitean bi animaliak irabazten dute: Plubiala krokodiloak ahoan daukaten haragi puxka txikiak jaten dituzte eta krokodiloak garbi egoten dira.

martes, 31 de mayo de 2011

Animalien sailkapena


Hemen daukazue animalien sailkapena. Krokodiloaren bidea kolore desberdinez ipinita dago, zuek desberdintzeko.

Krokodiloen arbasoa

Brazilen, Monte Alto izeneko herrian, krokodiloen arbaso baten fosila aurkitu dute. Orain dela 80 milioi urtean datatu dute eta 1,7 metro dauzka. Bere izena Montealtosuchus da, lurreko harrapari azkarra zen eta krokodiloen eta Montealtosuchusk-en portaerak desberdinak dira.

miércoles, 25 de mayo de 2011

Beste ume batek krokodilo bat hil du!!!

Ba, izenburua esaten duen bezala, ume batek krokodilo bat hil du. Mutilak 5 urte ditu eta urte batekin ehiztatzen hasi zen. Krokodiloa, bere aitak oparitu zion eskopeta batekin hil zuen. Eta, 25 urterekin, zer egingo du?

Guinus gaixoa!!

Hemen daukazue guinus eta krokodilo baten borrokaren bideoa. Krokodiloak oso azkarrak dira eraso egiten eta guinus-ak, zebrak... oso erraz harrapatzen dituzte:

martes, 24 de mayo de 2011

Krokodiloen boltsoak

Ba al zenekiten krokodiloen azalarekin boltsoak egiten direla? Oso garestiak dira eta gainera boltso hauek egiteko krokodilo asko hil behar dira. Adibidez, begira boltso hau, 2798€-koa:

martes, 17 de mayo de 2011

Robocop

Robocop izeneko krokodiloa hil da. Asko sufritzen zuen, anorexia handia zeukalako. Bizkarrezurreko hezurrak ikusten zitzaizkiolako ipini zioten izen hori. Albaitariak denetarik egin zuten ez hiltzeko baina ezin izan zuten ezer egin.

Munduko krokodilorik handiena

Ez dakite zenbat metro daukan, baina bideoan ikusten den bezala, 6m baino gehiago dauzka. Hemen daukazue bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=KfgP9gGUkpw&feature=player_embedded
Beldurgarria, ezta?

Ume baten gertaera

Australiako ume batek, krokodilo bati sudurrean aginka egin zion eta gero begian atzamar bat sartu zion. Berak, egin zuena pelikula batn ikusi zuela esan zuen eta horregatik salbatu zela. Zuek berdina egingo zenuten?

domingo, 8 de mayo de 2011

Ba al zenekien...

Ba al zenekien...
Krokodiloek urtean behin janda ez dutela berriro jan behar?
Txori batzuek krokodiloei ahoa garbitzen dietela?
Krokodiloek soinua atera ahal dutela?
Krokodiloen ahoa 48 hagin dituela?
Lehenengo krokodiloak Lur planetan orain dela 240 miloi urte agertu zirela?

Gustavo izeneko krokodiloa

Handia, ezta?
Gustavo izeneko krokodiloa Afrikako krokodilorik handiena da. Orain dela 20 urte agertu zen Afrikan eta urte guzti hauek pertsonak jaten egon da, 300 pertsona, gutxi gorabehera . Berak 80 urte dauzka. Esaten dutenez, krokodilo honek 3 hilabetetan 17 pertsona hil zituen, oso handia zenez, oso dieta handia zeukan. Hemen daukazue bere argazki bat: