martes, 31 de mayo de 2011

Animalien sailkapena


Hemen daukazue animalien sailkapena. Krokodiloaren bidea kolore desberdinez ipinita dago, zuek desberdintzeko.

Krokodiloen arbasoa

Brazilen, Monte Alto izeneko herrian, krokodiloen arbaso baten fosila aurkitu dute. Orain dela 80 milioi urtean datatu dute eta 1,7 metro dauzka. Bere izena Montealtosuchus da, lurreko harrapari azkarra zen eta krokodiloen eta Montealtosuchusk-en portaerak desberdinak dira.

miércoles, 25 de mayo de 2011

Beste ume batek krokodilo bat hil du!!!

Ba, izenburua esaten duen bezala, ume batek krokodilo bat hil du. Mutilak 5 urte ditu eta urte batekin ehiztatzen hasi zen. Krokodiloa, bere aitak oparitu zion eskopeta batekin hil zuen. Eta, 25 urterekin, zer egingo du?

Guinus gaixoa!!

Hemen daukazue guinus eta krokodilo baten borrokaren bideoa. Krokodiloak oso azkarrak dira eraso egiten eta guinus-ak, zebrak... oso erraz harrapatzen dituzte:

martes, 24 de mayo de 2011

Krokodiloen boltsoak

Ba al zenekiten krokodiloen azalarekin boltsoak egiten direla? Oso garestiak dira eta gainera boltso hauek egiteko krokodilo asko hil behar dira. Adibidez, begira boltso hau, 2798€-koa:

martes, 17 de mayo de 2011

Robocop

Robocop izeneko krokodiloa hil da. Asko sufritzen zuen, anorexia handia zeukalako. Bizkarrezurreko hezurrak ikusten zitzaizkiolako ipini zioten izen hori. Albaitariak denetarik egin zuten ez hiltzeko baina ezin izan zuten ezer egin.

Munduko krokodilorik handiena

Ez dakite zenbat metro daukan, baina bideoan ikusten den bezala, 6m baino gehiago dauzka. Hemen daukazue bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=KfgP9gGUkpw&feature=player_embedded
Beldurgarria, ezta?

Ume baten gertaera

Australiako ume batek, krokodilo bati sudurrean aginka egin zion eta gero begian atzamar bat sartu zion. Berak, egin zuena pelikula batn ikusi zuela esan zuen eta horregatik salbatu zela. Zuek berdina egingo zenuten?

domingo, 8 de mayo de 2011

Ba al zenekien...

Ba al zenekien...
Krokodiloek urtean behin janda ez dutela berriro jan behar?
Txori batzuek krokodiloei ahoa garbitzen dietela?
Krokodiloek soinua atera ahal dutela?
Krokodiloen ahoa 48 hagin dituela?
Lehenengo krokodiloak Lur planetan orain dela 240 miloi urte agertu zirela?

Gustavo izeneko krokodiloa

Handia, ezta?
Gustavo izeneko krokodiloa Afrikako krokodilorik handiena da. Orain dela 20 urte agertu zen Afrikan eta urte guzti hauek pertsonak jaten egon da, 300 pertsona, gutxi gorabehera . Berak 80 urte dauzka. Esaten dutenez, krokodilo honek 3 hilabetetan 17 pertsona hil zituen, oso handia zenez, oso dieta handia zeukan. Hemen daukazue bere argazki bat: