ZER DA?

Krokodiloa muskerraren itsurako narrasti handia da, gorputza ezkata gogorrez estalita duena. Krokodiloak odol hotzeko animaliak dira eta batzuetan 7,5 metroko luzerara heltzen dira. Bere burua zabala da eta triangelu forma dauka. Aho indartsua dauka, hortz handiekin. Bere gorputza ezkataz beteta dago eta oso gogorra da. Igeri egiteko buztana erabiltzen du.